2009-01-26

JOLASAK ETA JOSTAILUAK



Hiruhilabete honetan ´´Jolasak`` gaia landuko dugu.Zergatik?
Guretzako oso garrantzitzua delako eta jolasten dugunean besteekin harremanetan jartzen garelako



TXISTAK IZANGO GARA!




Aurten txiztaz mozorratuko gara Inauterietan.Mozorroak prestatzen ari gara eta oso pozik joango gara honela jantzita.Eginda ditugunean irudiak ikusiko dituzue.

GUK EDATEN DUGUN UR BERBERA EDAN OTE ZUTEN DINOSAUROEK?




Uraren gaia lantzen ari gara eta tokatu zaigu Uraren zikloa lantzea. Mural bat egin dugu besteei azaltzeko eta oso polita geratu da.

UR TANTOEN BIDAIA




Uraren gaia dela eta ipuin bat lantzen ibili gara.
Ipuinaren izenburua´´UR TANTEN BIDAIA ´´ da .
Ipuina 1. mailakoei irakurri diegu eta asko gustatu zaie.

2009-01-22

GURE IZENAK

2. HIRUHILABETEAN GAUDE

Eta azkenean 2. hiruhilabetea ailegatu da. Lan politak eta dibertigarriak ditugu gure aurrean eta gogoz ekingo diogu lanari!
Egon adi hemendik aurrera kontatuko dizuegunari!

ETA ILEA ATERA ZAIE


Azkenean lortu dugu. Gure Mr. Potatoak iadanik ez dira burusoilak.
Hori bai, ureztatu ahala, begiak, ahoa eta belarriak galduz joan dira.
Pentsatu behar dugu nola egin aurpegiaren zatiak ondo oratzeko.

BEGIRA ITZAZUE ADI!







Gelan inbidia margotzen egon gara.
Saia zaitezte bikote bakoitzean inbidia nork irudikatzen duen asmatzen.



MERKATU TXIKIA


Aurtengo Merkatu Txikian parte hartuko dugu.
Lortuko dugun dirua Intermon Oxfam elkarteari emango diogu.
Gaur María etorri da gelara eta hainbat gauza ikasi dugu "Armak kontrolpean " kanpainari buruz.

GURE GELA MUSEO BAT BEZALAKOA DA




Gure gelak museo bat ematen du.
Ormetan gure irudiak eskegi ditugu eta oso polita geratu da.


MR. POTATO LANDATU DUGU GELAN



MR Potato bat landatu dugu klasean, talde bakoitzak berea,hain zuzen ere.Urestatzen ari gara eta laster ilea ateratzea espero dugu

EMOZIOEN MUSEOA

Aurten gure emozioak aztertzen ari gara. Eta aztertzeaz gain emozio horiek margotzen ari gara . Lan nekeza da baina baita dibertigarria ere. Badakizu nola margotzen den POZA?

LARRAZABAL ORTURA JOAN GARA


Asteartean Larrazabal ortura joan gara eta ondo pasatu dugu.

Ondo pasatzeaz gain ORTU EKOLOGIKO BAT ZER DEN IKASI DUGU.

ONGI ETORRI!

Ongi etorri guztioi !
Hau gure gelako bitakora da. Eta zuek pentsatuko duzue...Nortzuk dira hauek?
Ba erreza da . Bagatzako hirugarren mailakoak gara (3. B hain zuzen ere ).
Blog honen bitartez gelako pasadizoak, irteerak...eta beste hainbat gauzei buruz hitz egingo dizuegu.
Zuei interesgarria iruditzea espero dugu
Besterik gabe....HEMEN HASTEN GARA!

BEGIRA, BEGIRA



Arcimboldoren koadro batzuk ikusi ditugu.Berak UDA,UDAZKENA ,NEGUA eta UDABERRIA urtaro bakoitzaren fruituak erabiltzen irudukatu zituen.
Guk gelako materiala erabiltzen aurpegiak asmatzen ibili gara.
Politak, ezta?