2009-02-26

INAUTERIETAKO DAnTZA POLITENA


Ibilaldia amaitu zenean ,maila bakoitzak dantza bat egin zuen patioan .Gurea oso polita izan zen . Hain zuzen ere "We go together" abestia dantzatu genuen. Baina besteen dantzak ere gustatu zitzaizkigun asko .Gehien gustatu zitzaiguna 6. mailakoek prestatutakoa izan zen.

GURE JANTZI POLITAK


Gure Inauterietako mozorroa txistarena izan da aurten. Oso jantzi polita izan da. Beste eskolako umeenak ere oso ederrak ziren.

Guri gehien gustatu zaiguna 1. mailakoen mozorroa izan da.

Beren jantzia trenarena zen eta oso koloretsua zen.

TAILERRAK

Bihar Otsailaren 27an berriz hasiko dira tailerrak.Aukeratzeko ditugunak hauek dira:
Zotzak, Ponpoiak, Birziklapena, Liburutegia,I.K.T., Dantza eta Josgintza.
Oso politak dira guztietan egiten ditugun gauzak

JAIA PRESTATZEN




Otsailaren 20an Inauteri jaia ospatu genuen .


10:00 etorri ziren ama batzuk aurpegiak margotzen laguntzera.Gero mozorroa jantzi genuen eta patioan beste eskolako umeekin elkartu ginen.


11:00 etan auzotik ibilalditxo bat egitera joan ginen.

2009-02-17

IÑAUTERIETARAKO PREST!!

Gure mozorroak eginda daude.Oso politak dira eta egiten genituen bitartean hainbat gauza ikasi ditugu kometeei buruz. Hona hemen gure lana!

EZ GARA GORBEIARA JOAN!

Otsailaren 10ean Gorbeiarako irteera prestatuta geneukan ,baina haize gogorra dela eta azkenean ez ginen joan.
Beste data bat emango digutela esan digute. Ea egian den beste irteera bat egiteko irrikan gaudelako.
Bitartean
Orduñara egindako irteera gogoratuko dugu ederto pasa genuen eta.

2009-02-09

MURALAK IKUSTEN


Eskolako beste ikasleek Ura gaiari buruz egindako muralak ikusten ibili gara Mundilab saioan.
Denak oso ondo badaude ere guri gehien gustatu zaiguna 2. mailakoa izan da

SORMEN TAILERRA




Ostiralean Clara Campoamor Aretora joan ginen .Bertan Sormen tailer batean hartu genuen parte eta truko batzuk ikasi genituen ipuinak asmatzeko .Oso istorio ederrak bururatu zitzaizkigun.

KOMETAK




Gutxi falta da Inauterietarako eta guk gure mozorroa prestatzen jarraitzen dugu.Dagoeneko oso aurreratuta ditugu eta oso politak gelditzen ari dira.


ORDENAGAILU BERRIA


Joan den astean etorri zen mutiko bat ordenagailu berri bat ekartzera. Bazen ordua, gurea oso zaharra zelako eta txarto zebilelako.