2009-12-21

LANDAREAK HAZI DIRA!!

Landatu ditugun landareak asko hazten ari dira, hostoak ere ateratzen ari zaizkie.
Batez ere talde bateko landareen zurtoina eta hostoak asko hazten ari dira.

ZEIN ONDO!!

MERKATU TXIKIA

Abenduan 12an, larunbatean, Merkatu Txikia egin genuen.
Merkatu Txikian eraman ditugun jostailuak saldu ditugu. Lortutako dirua MEDIKUS MUNDI ri eman diogu. Beraiek diru horrekin komunak egin nahi dituzte Afrikako herri batean.

GABONAK AILEGATU DIRA



Gabonak ailegatu dira eta Abenduaren 21an Olentzero jauna etorriko da eskolara.


Beti bezala kurtso bakoitzak kanta bat kantatuko du eta Olentzerok opari bat emango dio talde bakoitzari.


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

2009-12-04

INDABAK LANDATZEN

Ingurun LANDAREAK lantzen ari gara. Landareen atalak ikusteko eta ikasteko nola hazten diren indabak landatu ditugu.

2009-12-02

GUZTIOK DANTZAN !!!

Tutoretzan dantzari buruzko koadroak egin ditugu. Talde bakoitzak 5 dantzari zituen (Henri Matisseren koadro batetik aterata) eta guk nahi dugun bezala apaindu ditugu.
LAN EDERRAK EGIN DITUGU