2009-11-16

KIKA IRAKURTZEN!


"Kika altxorraren bila" liburua irakurtzen ari gara. Dagoeneko lehenengo atala amaitu dugu eta bigarren atala bukatzear daukagu.

Galderak ere egiten ari gara.

Oso polita da liburua ! Momentuz gustora irakurtzen ari gara.

EGUZKI ENERGIA






Asteazkenean talde bat etorri zen eskolara Eguzki energiari buruzko informazioa emateko.
Lehenengoz Solete izeneko pertsonaia agertu zen Eguzki -energiarekin ibiltzen ziren objetu batzuk erakutsi zizkigun.
Gero taldeka jarri ginen eta Eguzkiaren energiari buruzko antzerki batzuk egin genituen.
Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen.



IRAKASLE BERRIA


Ostiralean etorri zen H.Fisikoko irakasle berri bat. Joseba deitzen da eta oso ondo pasatu genuen berarekin.

Arkaitz gaixorik dago eta espero dugu laster etortzea.

2009-11-10

TALDEKO LANA...




Taldeko lana dibertigarria eta aberasgarria da



2009-11-09

HONA HEMEN GURE LANAK!

Gure lehenengo lana bukatuta dago.

Hona hemen zein ondo atera zaigun!

2009-11-04

AZTERKETA

Ostiralean gure 4. mailako lehenengo azterketa egin genuen.
Giza gorputzari buruzkoa izan da eta ez da zaila izan.
Batzuek oso ondo egin genuen , beste batzuk,berriz , ez . Hala ere txarto egin zutenak errepikatuko dute.
Azkenean denak gainditzea espero dugu!

HOTZA AILEGATU DA!

Barakaldora hotza iritzi da azkenean. Nahiz eta udazkena izan , orain arte eguraldi ona egin du, baina azkenik egoera hau izorratu da.
Hurrengo egunetan,euria,haizetea,txingorra e.a eukiko omen dugu.Hau hotza!

UPATEGIAK

Tutoretzan upategiak marrazten ari gara.
Lehenengoz taldeak egin ditugu.
Gero 15 elikagaien irudiak ikusi genituen eta 15 ak gogoratzen saiatu ginen.
Ondoren taldekoen artean elikagaiak banatu genituen eta marrazteari ekin genion.
Bukatzen ditugunean ikusiko dituzue!

IGERIKETA IKASTAROA BUKATU DA

Bukatu da igeriketa ikastaroa.
Asko ikasi dugu baita primeran pasatu ere.Azken bi egunetan utzi ziguten jolasten saio osoan.
Pena handia eman zigun bukatzea.