Azteazkenean joan gara Clara Campoamor aretora antzerki bat ikustera. Antzezlana ingelesez egin dute eta PIRATE ISLAND deitzen da. Joan aurretik abestiak ikasi genituen eta atzo gogoz abestu genituen .Antzeslana asko gustatu zaigu.
Maiatzaren 19an , patioan elkartu ginen ikasitako antzineko jolasetan jolasteko. 12 txoko ezberdin zeuden eta guztietan oso jolas dibertigarriak. Bukatzeko ZELAI ERREAN jolastu genuen . Oso ondo pasatu genuen.
Astelehenan patioan elkartu ginen dantzak egin eta ikusteko. Gela bakoitzeko ikasleek dantza bat egin genuen .Azkenean egin genuen denon artean bat "Camp Rock " izenekoa. Ederto atera zitzaigun!
Gaur (Maiatzak 18) gure eskolako ASTE KULTURALA hasten da. Aste osoan zehar hainbat ekintza desberdin burutuko dira eta gu partaide izango gara haietako askotan. Egia esan azkenengo aste honetan abesti bat, irakurketa, bi jolas e.a. prestatzen ibili gara. Lan handia izan bada ere ondo pasatzen ari gara.
Apurka, apurka gure lanaren berri emango dizuegu hemendik aurrera.
Apirilaren 29an Barakaldoko Antzokira joan gara kontzertu bat entzutera. Bertan landu ditugu notak ,erritmoak , musikako tresnak... KONTZERTUA OSO DIBERTIGARRIA IZAN DA ETA ASKO GUSTATU ZAIGU!
LARRAZABAL ORTURA bueltatu gara berriz. Bertan hainbat ekintza garatu ditugu: .-Basora joan gara udaberriko zuhaitzak ikustera. .-Ortuan urazak landatu ditugu. .-Gero eskola batera joan gara tailer batzuk egitera. Eta oso ondo pasatu dugu!!
Puzzle polit bat egin dugu. Lehenengoz ´´Niño con marioneta``koadroari begiratu diogu. Gero eman digute koadro honen kopia baina lauki zuriz beteta. Lauki horiek bete ditugu originalari kopiatzen saiatuz.
Taldeka pentsatu behar izan dugu zeintzuk ziren falta ziren objetuak, nola koloreatu...
Oso ondo bete ditugu denon artean. OSO POLITAK GERATU ZAIZKIGU!
Pasaden astean eskolara etorri zen neska bat (postaria) azaltzeko zertan datzan Hitz-Trukeren progama eta azaldu zigun eskolara liburu bat ekarri behar genuela beste eskolako ume batzuekin aldatzeko. Liburuarekin pakete bat prestatu behar genuen eta oso ondo apaindu Gure paketeak prest daude eta postaria noiz bueltatuko den zain gaude.